Teresa Errandoneak Karlsruheko Meetingean parte hartuko du gaur
Mundu mailako aterpeko pistaren itzuliaren lehen etapan, 60 metro hesidunen lasterketan parte hartuko du korrikalari irundarrak. Aurten 8.16 segunduko marka dauka.
Teresa Errandonea korrikalari irundarrak Karlsruhen (Alemanian) parte hartuko du gaur, ostirala, arratsaldeko 19:40tan. World Indoor Tour mundu mailako itzuliaren lehenengo etapa izango da honakoa. Aterpeko Belgradoko Munduko Txapelketarako sarbidea eskuratu bazuen ere, 60 metro hesidunen lasterketan aurtengo 8.16 segunduko marka hobetzen ahaleginduko da Errandonea.
Lasterketa telebistan emango dute, Teledeporte kanalean.