Ospitaleko langileen borrokak ez du etenik
'SOS kirofanoak' lemapean bildu dira berriro hamarka osasun langile eta herritar, bloke kirurgikoa birmoldatzeko obrak gelditu ditzaten exijitzeko. Martxoaren 19an manifestazioa egingo dutela iragarri dute.
Azken ostiraleko irudi berbera errepikatu da Bidasoa Ospitalearen atarian. Hamarka osasun profesional eta herritar bildu dira kanpoaldean, bloke kirurgikoa birmoldatzeko obrak gelditu ditzaten exijitzeko. Datorren ostiralean ere (14:00etan) protesta berbera egingo dute, eta martxoaren 19rako manifestazio bat antolatu dute, “eskualdea eta herritarrak jasaten ari garen diskriminazioa salatzeko”.