Hondarribiko Udalak Holokaustoaren biktimak omendu ditu
Udaleko Bizikidetza Batzordeak adierazpena egin du, atzoko Holokaustoaren Biktimen Oroimenerako Nazioarteko Egunaren harira.
Atzo, urtarrilaren 27a, Holokaustoaren Biktimen Oroimenerako Nazioarteko Eguna izan zen. Hori dela eta, Hondarribiko Udaleko Bizikidetza Batzordea osatzen duten lau udal-taldeek (EAJ, PSE-EE, Abotsanitz eta EH Bildu) udal-adierazpena argitaratu dute.
“Alemania Naziak sistematikoki eta modu ankerrean eragindako genozidioaren biktimak” omendu dituzte, etnia, erlijio, gizarte, politika edota sexu-orientazio arrazoiengatik baztertuak eta jazarriak izan ziren horiek guztiak, hain zuzen ere. Era berean, Francoren diktaduran zehar deportatu zituzten milaka errepublikazaleen artean laurogei gipuzkoar zeudela gogorazi dute, baita hauek omentzeko tartea hartu ere.
Horien guztien artean, gutxienez hondarribitar bat egon zela ohartarazi du udalak, Clemente Sagarzazu; eta errekonozimendua adierazi nahi izan die “giza eskubide eta askatasunaren alde eta nazismoaren eta faxismoaren aurka” borrokatu zuten guztiei.