EH Bilduk lortutako akordio bati esker, hainbat landa bide konpontzen ari dira
2021eko kreditu aldaketan udal gobernuarekin 117.000 euro bideratzea adostu zuen koalizio subiranistak, "bide batzuk oso egoera txarrean zeudelako".
2021 urteko kreditu aldaketan EH Bildu taldeak lortutako akordio bati esker, Irungo zenbait landa bide konpontzen ari dira. Horretarako 117.000 euro bideratzea adostu zuten udal gobernuarekin, taldekoen arabera, bide batzuk “oso egoera txarrean” zeudelako.
Bada, dagoeneko horietako zenbait bide konpondu dituztela jakinarazi du koalizio subiranistak, eta beste batzuetan lanean ari direla jada. Dinamika honekin jarraitzea espero du taldeak, oraindik konponketa lana ugari daudelako haien ustez.
“EH Bildun argi daukagu irundarron beharrizanak asetzen jarraitu behar dugula. Eta ezin ditugu ahaztu nekazal guneetan bizi diren herritarrak, Irunen denok baikara lehen mailako herritarrak”, esan dute taldekoek.