Bakearen uso erraldoi bat osatuko dute hiriko ikasleek
LHko ikasleen marrazkiz osatutako uso bat jarriko dute ikusgai igandean Luis Marianon, Bakearen Eskola Egunarekin bat eginez.
Bakearen Eskola Egunaren harira (igandean da, hilak 30) , hiriko ikastetxeek ekitaldi bat eskaintzen dute urtero San Juan plazan, baina pandemiagatik aurten ere ezingo dela egin aurreratu du udalak. Dena den, ekitaldi handirik egon ez arren, keinu bat egin nahi dio udalak nazioarteko egun honi. Horretarako, LHko haurrek marrazki bat egiten ari dira, bakarka zein taldeka, haientzat bakeak zer esan nahi duen islatuz. Guztiekin bilduma bat osatuko du udalak, berezia. Izan ere, bakearen uso erraldoi bat irudikatuko dute marrazki guztiekin.
Bilduma hori Luis Marianon jarriko dute ikusgai igande honetan, 10:00etatik 18:00ak arte.
Rebeca Gonzalez ordezkariak eskerrak eman dizkie ikastetxeei, “ekimen hau antolatzeko
elkarlanagatik. Agian, keinu txiki bat baino ez da ekimen hau, iaz bezala, baina garrantzitsua iruditzen zaigu gazteen artean bakearen aldeko balioak sustatzea eta giza eskubideak defendatzea”.