25 aran gorri ordezkatu dituzte Nestor Basterretxea karrikan
Makina berezi batekin egin dituzte lanak.
Nestor Basterretxea karrikako 25 aran gorri ordezkatu ditu udalak, Gonzalo Carrion Zerbitzuetako zinegotziak eman du honen berri.
Kale horretan urtero egiten den jarduera dela azaldu du Carrionek, zuhaitzak helduak direlako: “Urte asko dituzten arbolak dira, eta egoera kaxkarrean daude, torko txiki batean eta hauxe handitzeko aukerarik gabe”.
Zuhaitzak ordezkatzeko makina berezi bat erabili dutela azaldu du, eta lanak egiteko aparatu horren esperoan egon direla gaineratu du.