Azaroan Bidasoa ibaian hil zen migrantea legez identifikatzeko eskatu du An-Nur komunitate musulmanak
Senideek Espainiako Estatuan lurperatu nahi dute, baina Irungo 4. epaitegiak ez ditu frogak onartu, «ebidentzia zientifikoetan» oinarrituta ez daudelakoan.
An-Nur komunitate musulmanak, azaroaren 20an Bidasoa ibaia gurutzatzen hil zen Sohaibo Billa migrantea legez identifikatzeko eskatu du, anonimoki lurpera ez dezaten. Elkartearen arabera, berehala identifikatu ahal izan zuten migrantearen gorpua lagunek eta senideak, deirik jasotzen ez zutenez, haren bila hasi zirelako. Halaber, gainean zeramatzan txerto egiaztagiria eta osasun txartela, biak bere izenean.
Senideen asmoa Espainiako Estatuan lurperatzea da, hilerri musulman batean. Baina Irungo 4. epaitegiak ez ditu frogak onartu, «ebidentzia zientifikoetan» oinarrituta ez daudelakoan. Elkarteak, ordea, nahiz eta anonimoki lurperatu, ikerketa martxan jartzeko eskatu dio epaileari, baina hark diligentziak itxi ditu. An-Nur rek legez identifikatzeko lanean jarraituko du.