Kanka Antzerki Talde irundarrak 'Veintitantos en cada pata' lana taularatuko du igandean
Bi saio eskainiko dituzte, 17:00etan eta 20:00etan, biak gaztelaniaz. Sarrera doakoa izango dela aurreratu du udalak.
Urtarrileko kultur eskaintzaren barruan, datozen egunetarako bi emanaldi antolatu ditu udalak. Lehena, igande honetan (hilak 30) izango da; Kanka antzerki taldeak Veintitantos a cada pata izeneko ikuskizuna taularatuko du Irungo Amaia KZn. Bi saio eskainiko dituzte, 17:00etan eta 20:00etan. Sarrera doakoa izango dela aurreratu du udalak, eta saioa gaztelaniaz izango dela.
Sinopsia: Afaltzeko eta parranda egiteko gelditzea, adin jakin batetik aurrera, tolesgabea eta, aldi berean, maltzurra izan daiteke. Zinezko festa gau luze orotan bezala, sentimenduak, sekretuak, gezurrak edo erdi egiak, maitasunaren eta adiskidetasunaren goraipamenak azaleratuko dira… edo horren guztiaren suzedaneo bat. Baliteke eguzki atera berria eskuzabala izatea eta lotara joan baino lehen nahi bizi bati heltzea, hanka bakoitzean hogeitaka izanda… dena baita posible!.
‘Zure abenturaren bila’
Bigarren emanaldia ostegunean (hilak 27) izango da, Amaian ere. David Lopez autorearen El Chad izeneko ikus-entzunezkoa proiektatuko dute, gaztelaniaz, Zure abenturaren bila programaren barruan.