Julian Gayarre kaleko sarbidea moztu dute
Bi astez itxiko dutela aurreratu du Txingudiko Zerbitzuak-ek, saneamendu berritze lanak egiten ari baitira bertan.
Gaurtik (hilak 24), Julian Gayarre kaleko sarbidea moztuko dute (Soroxartarako noranzkoan), hala jakinarazi berri du Txingudiko Zerbitzuak-ek (Txinzer). Bi astez itxiko dutela aurreratu dute, saneamendu berritze lanak egiten ari baitira bertan. Mozketak iraun bitartean Aldabe mendiko biribilgunetik sartu ahal izango da.