Aurrekontuei begira egindako proposamenak "guztiz egingarriak" direla uste du EAJk
Udal gobernuarekin laugarren bilera bat egin nahi dute jeltzaleek, baina zaila ikusten dute "maximoetan oinarritutako akordio batetara iristeko aukera". Hala ere, lankidetza eskaini diote udal gobernuari.
Irungo EAJ taldeko kideek hirugarren negoziazio bilera izan zuten joan den ostiralean Ogasuneko ordezkariarekin. Bileraren ostean, taldeak jakinarazi duenez, zaila ikusten dute “maximoetan oinarritutako akordio batera iristeko aukera”. Hala ere, akordio batetara heltzeko negoziatzen jarraitzeko asmoa dute jeltzaleek, eta hala, beste bilera bat jarri dute.
Aurtengo aurrekontuei begira orotara 30 proposamen egin ditu EAJk, eta dagoeneko jaso dute horietako bakoitzaren “gutxi gorabeherako balorazioa”. Akordio batetara iristeko asmoz “idatziz egindako eskaintza irmo bat” eskatu diote udal gobernuari, finean, negoziazioa ixteko data bat finkatzeko eskatu diote. Ostiralean (hilak 28) finkatu dute data hori, “zentzuduna dela uste dugu”.
Jeltzaleek egindako proposamenak “guztiz egingarriak” direla gaineratu du taldeak. “Gure proposamenak negoziatzen jarraituko dugu laugarren bilera batean, eta beste behin, aurrekontu-ahalmen guztia aprobetxatzeko beharra eskatzen jarraituko dugu.”, erantsi dute.