Udalak positiboki baloratu du Espainiako Gobernuak COVID-19ari aurre egiteko emandako laguntza
Irunek orotara 2.131.000 euro jasoko ditu. Jose Antonio Santano alkatea pozik agertu da jasotako diru kopuruarekin.
Espainiako Gobernuak COVID-19ari aurre egiteko abian jarritako funtsak Gipuzkoako udalerrian artean nola banatuko diren jakinda, Irungo alkate Jose Antonio Santanok balorazio positiboa egin du. Pozik agertu da albistearekin, hiriak 2.131.000 euro jasoko baititu. Aldundiak Estatuak emandako 25,1 milioi euro banatuko ditu lurraldeko udaletxeen artean.
“Udalek lehen pertsonan egin diegu aurre gure herritarren eskaera eta beharrizanei COVIDa iritsi zenetik. Pandemiak gure bizilagunen, enpresen, autonomoen eta abar artean izan duen eragina arintzeko plan, politika eta laguntza zehatzak jarri ditugu martxan, eta uste dut orain Espainiako Gobernuak ondorioak arintzeko bideratu dituen funts horien zati bat jasotzeko eskubidea dugula”, esan du Santanok.