Sutea izan da Pio Baroja Institutuan
Teilatuak hartu du su, bertan berritze lanetan ari zirela. Goizean zehar eraikina hustu behar izan dute.
Irudia @haizeagarcia8 Twtitter kontuak zintzilikatutako bideo batetik ateratakoa da. Ertzaintzak jakinarazi berri duenez, sutea piztu da Irungo Pio Baroja Institutuko teilatuan. GEraikina hustu behar izan dute, eta badirudi oraindik (13:20) sutea kontrolatu gabe dutela suhiltzaileek.
Teilatuko berritzeko lanean ari zirela piztu da sutea, egur batek su hartu omen du soldatze lanetan ari ziren bitartean.
Zorionez, ez da zauriturik egon.

