Itzalitzat eman dute Pio Barojako sutea
Ikasleak dagoeneko klasera itzuli dira. Zorionez ez da zauritik edo kalte larririk izan.
Tentsioz betetako goiza izan arren, zorionez normaltasunera itzuli da Pio Baroja Institutua, ikasleak klasera itzuli dira jada. Eguerdian izandako sutea itzalitzat eman baitute suhiltzaileek.
Teilatua berritzeko lanean ari zirela piztu da sutea, egur batek su hartu omen du. HITZAk jasotako azken informazioen arabera, ez da zauritik izan eta bestelako ezbeharrik jaso.