[Galeria] "Osakidetzaren gainkarga eta utzikeria" salatu dute beste behin
Hamarka osasun langile eta herritar bildu dira Irungo osasun zentroen aurrean, lehen arretaren egoera salatzeko.
Irungo osasun zentroen atariak beste behin aldarrikapenez bete dituzte Osakidetzako langile eta herritarrek, SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek egindako deiari hamarka lagunek erantzun diote. Lehen arretaren egoera salatu dute, “Osakidetza jasaten ari den gainkarga eta utzikeriaren aurrean” borrokarekin jarraitzeko asmoa adierazi dute bertaratutakoek. Osasun langileekin eta herritarrekin batera Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduko kideak izan dira. Hona erdiguneko anbulatorioan ateratako irudi sorta: