Oraindik positibo asko, baina datuak apaltzen hasi dira Irun eta Hondarribian
Astelehenetik asteazkenera osasun zerbitzuek 1.281 kutsatu gehiago atzeman dituzte bi herrietan. Joan den asteko epe berberean 1.483 izan ziren.
Astelehenetik asteazkenera (hilaren 10etik 12ra) Irunen eta Hondarribian 1.281 COVID-19 positibo atzeman dituzte osasun zerbitzuek, 1.043 Irunen eta 238 Hondarribian. Joan den asteko epe berberean (hilaren 3tik 5era) 1.483 izan ziren bi herrietan jasotako positiboak. Beraz, esan daiteke beheranzko joera hasi dela bi herrietan.
Tasetan, aldiz, oraindik ere ez da nabaritu ustezko beheraldi hori. Aste honetako eta aurreko egunetako positiboen ondorioz, tasek gora egin dute igandeko (hilaren 9ko) tasekin alderatzen badira.
Jarraian, Irungo eta Hondarribiko datuak.
- Irun. Tasa: 8.003 (igandean 7.452koa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena): 423-340-280.
- Hondarribia. Tasa: 7.548 (igandean 7.348koa zen) Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena): 93-92-53.