Gaztainondo kalean igogailu bat instalatzeko lehenengo pausoak eman ditu udalak
Dagoeneko proiektua idazteko lanak enkargatu ditu udalak. Lanekin hasi aurretik, eremua aztertu eta egokituko dute, "igogailua integratuta gera dadin eta emaitza inguruarekin koherentea izan dadin".
San Miguel auzoko Gaztainondo kaleak aurki igogailu bat izango du, 5. zenbakiaren eta Geltoki kalearena rteko oinezko pasabidean hain zuzen. Dagoeneko proiektua idazteko lanak enkargatu dituzte. Obra saileko ordezkari Cristina Labordak azaldu duenez, “inguruko biztanleek eta auzo elkarteak behin baino gehiagotan eskatu dute jarduketa hau. Bada, orain idazten hasiko diren proiektuak argituko digu zein izan daitekeen biderik onena igogailua instalatzeko eta, horrela, oinezkoentzako pasabidean dauden eskailerak igo behar ez izateko eta
pasabidea egokitu eta % 100 irisgarria izateko”.
Lanak hasi aurretik eremua aztertu eta egokituko dute, “igogailua integratuta gera dadin eta emaitza inguruarekin koherentea izan dadin”. Inguruaz gain, Anaka kaleko ibilbide nagusiarekiko oinezkoentzako lotura aztertzea ere aurreikusi dute, “aipatutako lotunean oinezkoen
irisgarritasuna eta argiztapen egokia bermatzeko beharrezkoak diren jarduketa puntual edo bigarren mailakoak zehazteko” asmoz. Proiektua idazteko aurrekontua 25.000 eurokoa da.