Igandean ekingo diote Ricardo Requejo ganbera musika zikloaren hamabosgarren edizioari
Maria Jose Barandiaran pianistak eta Iagoba Fanlo txelo jotzaileak kontzertu bana eskainiko dute, Brahmsen eta Jose Maria Franco Bordons irundarraren sonatak interpretatuta.
Bueltan da Ricardo Requejo ganbera musika zikloa. Hamabosgarren edizio honetan ere musika ikasten dauden irundar eta hondarribiarrak izango dira protagonista nagusiak. Egun, Espainiako eta Europaklo orkestretan lan egiten dute horietako askok, eta orain arte ikasitakoa erakutsiko dute Irunen.
Igandean (hilak 16) izango da lehen emanaldia, Maria Jose Barandiaran pianistak eta Iagoba Fanlo txelo jotzaileak kontzertu bana eskainiko dute, Brahmsen eta Jose Maria Franco Bordons irundarraren sonatak interpretatuta. 19:00etan hasiko da, eta Amaia KZk jasoko du. Sarrerak bost euroan eskura daitezke, lotura honetan. Aurrerago jakinaraziko dituzte hurrengo saioak.