Bloke kirurgikoaz aritzeko bilera galdegingo dio udalak Eusko Jaurlaritzari
Udal talde guztiek Bidasoa ospitaleko gerentziarekin eta Osasun Bidasoa plataformako ordezkariekin bilerak egin ondoren erabaki du udalak Osasun sailburuarekin bilkura eskatzea.
Hondarribiko Udalak Bidasoa ospitalearen bloke kirurgikoaren inguruko bilera eskatuko dio Eusko Jaurlaritzako Gotzone Sagardui Osasun sailburuari, ohar baten bidez ezagutarazi duenez. EAJ, Abotsanitz, EH Bildu eta PSE-EEko ordezkariak Bidasoa ospitaleko gerentziarekin eta Osasun Bidasoa plataformako kideekin bildu dira jada gaiaren inguruan aritzeko. Bada, kezkak eta informazio falta ikusirik, Osasun sailburuarekin bilera eskatzea erabaki du udalak bere osotasunean.