Teresa Errandonea, pista estaliko munduko txapelketara
60 metro hesietan ezarritako 8,16 segundoko markak eman dio txartela. 2022ko munduko rankingean laugarren postuan sailkatzeko aukera eman dio emaitza honek.
Joan den denboraldia ezin hobe amaitu bazuen (Tokioko Joko Olinpikoetan aritu zen estreinakoz), 2022a ere ederki hasi du Bidasoa Atletiko Taldeko (BAT) Teresa Errandoneak. Pista estaliko denboraldia hasi berri du, nola gainera. 60 metro hesietan 8,16 segundoko marka ezarri du asteburuan, 2022ko munduko rankingean laugarren postua eman dio emaitza honek. Horrez gain, marka honek pista estaliko munduko txapelketan aritzeko txartela ere eman dio.
60 metro leunetan ere albiste oso onak ekarri ditu irundarrak. Izan ere, 7,48 segundoko marka eskuratu du, orain arteko marka pertsonalik onena.