Pio XII plazako aparkalekuko sarrerak aldatzea aztertuko du udalak
Egungo erabileraz gain, instalazioan bertan zein kanpoaldean herritarrek aurki ditzaketen zailtasunak aztertuko dituzte.
Irungo Udalak Pio XII plazako aparkalekuko sarrerak aldatzea bideragarria den ikusteko azterketa bat idazteko lanak enkargatu berri ditu. Cristina Laborda ordezkariaren arabera, “aztertu nahi dugu zer aukera ditugun sarrerak aldatzeko eta, horrela, berauek hobetzeko, badakigu eta egungo egoeran ibilgailuek zailtasunak izan ditzaketela. Aparkalekuak hogei urte baino gehiago ditu, eta, honelako hobekuntza bati heltzeko, lehenik, azterketa bat enkargatu behar da, aukera guztiak izateko mahai gainean”.
Lehenengo fasean aparkalekuaren egungo erabilera eta instalazioan bertan zein kanpoaldean herritarrek aurki ditzaketen zailtasunak aztertuko dituzte, honako datuak bilduz: ibilgailuentzako eta oinezkoentzako sarrera eta irteeren kokalekua eta egoera,
maldak, erosotasuna, inguruko trafikoa eta abar.
Lanak idazteko epea bi hilabetekoa da, 11.253 euroko aurrekontuarekin.