[Bideoa eta galeria] Euskal presoen eskubideen aldeko martxa Hondarribian
San Pedro kaletik abiatu da Hondarribiko manifestazioa. Euskal presoen eskubideen aldeko martxak jarraipen handia izan du.
San Pedro kaletik abiatu da gaurko Sarek deitutako manifestazioa. Bilbon egitekoa zen nazio mobilizazioa osasun egoeragatik bertan behera gelditu ondoren, hondarribiarrek herrian bertan ekin diote euskal presoen eskubideak aldarrikatzeari eta jasaten duten salbuespen egoera buka dadila eskatzeari.
Dozenaka izan dira deialdiarekin bat egin duten hondarribiarrak. Jarraian, manifestazioko hainbat irudi eta bideoa.