Milatik gora kutsatu lau egunetan Hondarribian eta Irunen
Azken datuen arabera, 1.650 positibo zenbatu dituzte eta 4.000tik gorako tasa dute bi udalerriek; koronabirusaren seigarren olatua etenik gabe hedatzen ari da herritarren artean.
Abenduaren 30tik urtarrilaren 2ra arteko COVID-19 datuak plazaratu zituen atzo Osasun Sailak. Koronabirusaren seigarren olatuan kutsatutako herritarren kopuruak ez du etenik, eta lau egunetan 1.650 lagunek positibo eman dute Irunen eta Hondarribian; 1.257 eta 393, hurrenez hurren.
Ondokoak dira Osasun Sailak kaleratutako datuen nondik norakoak:
- Irun. Tasa: 4.341,62 (abenduaren 29ko asteazkenean 2.584,37koa zen). Positiboak (osteguna-ostirala-larunbata-igandea): 263-453-183-358.
- Hondarribia. Tasa: 4.545,45 (abenduaren 29ko asteazkenean 2.561,23koa zen). Positiboak (osteguna-ostirala-larunbata-igandea): 69-139-82-103.