Portua beharrean Itsas Etxea Auditoriuma bisitatuko du Errege Magoen postariak
Iragarritako eguraldi txarra medio, Errege Magoen gutun bilketa auditoriora lekualdatu du Hondarribiko Udalak.
Hondarribiko Udalak sare sozialetan ohartarazi duenez, Errege Magoen postariak ez du Santa Maria Magdalena plaza bisitatuko. Eguraldiaren iragarpena medio gutun bilketa Itsas Etxea Auditoriumera lekualdatu dute (19:00).
Bilketarako beste guneak honakoak dira: Mendelu eta Amute-Kosta auzo elkarteetan, 17:00etan eta 17:30ean, hurrenez hurren; eta udaletxeko arkupeetan, 18:00etan.