COVID-19: 328 positibo hiru egunean, Irun eta Hondarribian
COVID-19 kutsatzeen joerak ez du goia jo oraindik bere seigarren olatuan, eta kopuru eskandalagarrietan ari da egunetik egunera zabaltzen. Astelehenetik asteazkenera 328 positibo gehiago zenbatu dituzte Irun eta Hondarribian, Osakidetzak gaur bertan zabaldu duen txostenaren arabera. Kutsatuak gora, eta 100.000 biztanleko tasak ere. Gorri-gorri dago semaforoa, ilun panorama bi herrietan bazter guztietan antzera. Irunen beste 276 positibo hauteman dituzte astelehenetik asteazkenera; 52 izan dira epe berean Hondarribian COVID-19agatik positiboak.
Une honetan, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, 285 lagun daude ospitaleratuta plantan Osakidetzak zabaldutako txostenaren arabera, eta beste 101 lagun daude ZIUn.
- Irun. Tasa: 1.469,90. Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena): 55-103-118 (276 guztira).
- Hondarribia. Tasa: 1.277,67. Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena): 8-17-27 (52 guztira).