Plazak libre daude Udal Euskaltegian, urtarriletik apirilera bitarteko ikasturterako
Langabetuek eta zehaztutako beste lan egoera batzuetan daudenek, matrikularen erdia ordaindu beharko dute.
Urtarriletik apirila bitarte, Udal Euskaltegian goizean ikasi nahi duenentzat, plazak libre daudela jakinarazi dute. Ikasturtea aurrez aurre eta modu telematikoan izango da.
Ohi moduan, doakoa izango dira ikasketak langabezian daudenentzat, lanean egonda ere %50 arteko lanaldia dutenentzat edo %50etik gorako aldi baterako enplegu erregulazioko espedientean daudenentzat.
Gainontzekoek ordaindu egin beharko dute, baina udalaren Euskara Arloak esleitzen dituen bekaren bidez, dirua berreskuratzeko aukera dago.
Informazio gehiagorako, 943 50 52 73 telefonora deitu daiteke, edo euskaltegira bertaratu (Urdanibia plaza, 5).