Jorge Ruiz Luzuriaga gailendu da Erdi Aroko Pintxo Lehiaketan
Lizarrako sukaldariak eskuratu du lehen postua, 1.514 atsegite lortuta; Adur Arrieta Tatapas gastrotekako sukaldariak ordeztu du Hondarribia txapelketan.
Jorge Ruiz Luzuriaga Lizarrako (Nafarroa) Bar Floridako sukaldariak irabazi du 2021. urteko Erdi Aroko Pintxo Lehiaketa. Nafarroako behi zahar okela Euskal Txerri lepapeko karbonara saltsan eta Urbasako gazta arraspatuan izenpeko sorkuntzarekin gailendu da Ruiz, bart gauean Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sareak ezagutarazi zuenez. 1.514 atsegite lortuta jantzi du txapela sukaldariak.
Bigarren eta hirugarren postuei dagokienez, Siguenzako (Guadalajara, Espainia) Paradoreko Ruben Urbanok, eta Marvaoko (Portalegre, Portugal) A Adega jatetxeko Jose Mario Da Costak eskuratu dituzte, hurrenez hurren. Boletus eta amuarrain pastela azeituna berde kurruskariarekin (745 atsegite) hartu du parte lehenak, eta Ammaia izenpeko mokaduarekin (447 atsegite) bigarrenak.
Adur Arrieta Tatapas gastrotekako sukaldariak ordezkatu du Hondarribia 2021. urteko Erdi Aroko Pintxo Lehiaketa birtualean, baina adituak ezin izan du 2019ko garaipena errepikatu. Sutondoan lanarekin lehiatu da Arrieta.