Udalak irakurketa argitaratu du Migratzaileen Nazioarteko Egunaren harira
Artean, etika demokratiko bidez erantzun behar izatea, diskurtso arrazistak, edota etorkizuneko erronkak izan dituzte hizpide.
Bihar, abenduak 18, Migratzaileen Nazioarteko Eguna da. Horren harira, udal-gobernuak adierazpen instituzionala egin du. Haren esanetan, migrazioa egiturazko errealitatea izaki, migrazioaren arloan etika demokratiko eta unibertsalak gailendu beharko luke; eta zeregina antzeko egoeran egonda, norberak jasotzea gustatuko litzaiokeena eskaintzea litzateke.
Bestetik, migratzailea arrisku gisa aurkezten duten diskurtso arrazistek beldurraren asalduratik errendimendu alderdikoia lortzea beste helbururik ez dutela azpimarratu dute. Gainera, gizartean ugaritu eta haien isla eduki dutela azpimarratu dute. Hala nola, pertsona migratzaileen eskubideen aitortza eza, mugak faktikoki berrezarri izana edo migrazio-politika bateratua eraiki ezin izatea.
Amaieran, udal-gobernuak Irun populismo xenofoboaren eragin eremutik at ez dagoela oroitarazi du, baita Irunek migrazio-krisi ezberdinei aurre egin behar izan diela ere. Dena den, bide horretan bete beharreko hiru helbururekin konpromiso osoa dutela adierazi dute: pertsona migranteei laguntzeko etika arduratsu eta elkartasunezkoa indartzea, batasun sozial eta politiko bat eratzea eta migrazio-erronkari aurre egitea. Bestela, Irungo Udala 2019az geroztik Migraziorako Euskal Itun Sozialari atxikitako erakundea dela azpimarratu dute.
Adierazpen osoa, irakurgai hemen klik eginda.