Pandemiara egokitutako San Tomas eguna egingo dute asteartean
Hogei bat postu jarriko dituzte denera San Pedro kalean, baina udalak ohartarazi duenez, ez da jateko aukerarik izango horietan.
2021. urteko San Tomas eguna pandemiara egokituta egongo dela ezagutarazi du Hondarribiko Udalak. Hogei bat postu egongo dira San Pedro kalean kokatutako azokan, baina horietan ez dela jateko aukerarik egongo ohartarazi du udalak. 09:00etan abiatuko da merkatua.
Arratsaldean, bestalde, umeei zuzendutako herri kirolak egingo dituzte 16:00etan hasita. Bukatzeko, Meakako Adixkideak dantza taldeak emanaldia eskainiko du, 18:30ean.