Kikara sormen proiektua aurkeztu dute Alameda jatetxean
Gorka Txapartegi Alameda jatetxeko arduradunak, Javier Garcia kafe adituak, eta Pedro Galdon zeramikariak bultzatutako egitasmoa da Kikara.
Alameda jatetxeko arduradun Gorka Txapartegik, Sakona txigorgailuko Javier Garcia adituak, eta Pedro Galdon zeramikariak Kikara proiektua aurkeztu dute gaur goizean, Alameda jatetxean. Otordu baten ondoan hartutako kafeari garrantzia eman, eta bezeroei esperientzia ezberdina eskaini nahi dien egitasmoa da Kikara.
Sinergiak batzearen ondorioz eratutako proiektua da. “Harremana” eta “ezagutza” uztartuta sortu den egitasmoa dela zehaztu du Txapartegik. Bidasoa eskualdeko “kutsua” duela erantsi du, “iraunkortasuna, lurrari lotutako sorkuntza, eta tokikotasuna” batuz.
Irungo Sakona kafe txigorgailuko arduradun Javier Garciak nabarmendu duenez, bezeroek zerbait “ezberdina” aurki dezaten eratutako zerbitzua da. Areago, kikara berezi batzuetan dastatzeko moduko kafea dela erantsi du Galon zeramistak: “Bidasoko kutsua islatzen eta indartzen duten katiluak dira”.
Hori horrela, helburua ez dela “saltzea” adierazi du Txapartegik, “erakustea” eta “esperientzia berezia eskaintzea” baizik. Hori dela eta, bazkalondoan “hartzearren” eskatzen den kafe horren esperientzia, “berezi” eta “Bidasoko kutsuekin” bihurtu nahi izan dute Kikara egitasmoaren bultzatzaileek.