Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

[Erreportajea] Artisauen lanari balioa emateko Gabonetako azoka

Gernikako Arbolan daude Eskuz-lan Bidasoko artisauen elkarteari utzitako hamar etxolak. Lehen aldiz egiten ari dira Hondarribian artisauen Gabonetako azoka. Hilaren 22ra arte egongo dira bertan.

Rebeka Ruiz
Hondarribia
2021/12/17
Arte primitiboa, larrua, ehun-gaiak, artisau elikadura eta bestelakoak aurki daitezke bertan.

Arte primitiboa, larrua, ehun-gaiak, artisau elikadura eta bestelakoak aurki daitezke bertan.

Artisauen Gabonetako merkatuak lehen aldiz zabaldu ditu ateak Hondarribian. Gaurkoa zen irekiera data ofiziala, baina joan den asteburutik ari dira lanean. Gernikako Arbolan kokatuta daude, jaiotzaren ondoan, Eskuz-lan elkartea kudeatzen ari den hamar etxolak. Hilaren 22ra bitartean egongo dira bertan.

Asebete agertu dira artisauak Hondarribiko Udalak utzitako espazioarekin, eta espero dute gaurtik aurrera argiteriarekin girotzea eremua. Izan ere, joan den asteburuan «mugimendua» egon zela onartu du Mari Mar Vicente artisauak. Jamel artisautzako arduraduna da, eta adierazi duenez, astegunak «oso lasaiak» izan dira momentuz. Ildo beretik mintzatu da Ana Nieto Ittoitta markaren sortzailea, eta egun hauek jendeak bertan daudela jakin dezan balio izan dutela uste du: «Ezagutzen ari gaituzte, eta horretarako ahoz ahokoa inportantea da». Azokan aurki daitezkeen produktuen artean daude, besteak beste: larrua, ehun-gaiak, artisau elikadura…

Sorreratik sei hilabetera
Orain dela sei hilabete eratu zuten Bidasoko hainbat artisauk Eskuz-lan elkartea. Egun, 24 kidek osatzen dute taldea, eta argi dute egindako urratsa «oso ona» izan dela. Javier Huarte da presidentea. Bi marka kudeatzen ditu artisauak; bata, Primitive Art & Decó; eta bestea, O Más Cinturones izenekoa. Elkarte bezala eratzea lagungarria egin zaiela onartu du, eta hala lortu dutela abuztuan egindako Herri Giroan edo Gabonetako azokak egitea. Hala ere, hori ez dela «nahikoa» deritzo, eta elkartea udalari aurkeztu zitzaionean astean hiruzpalau egunetan euren postuak jartzeko eskaria helarazi zietela kontatu du. Hala, baserritarrekin egin bezala, euren produktuak ikusaraztea da helburua: «Hondarribia, Irun eta Hendaia artean hiruzpalau egunez salmenta zuzena egitea da xedea, honetaz bizi baitaiteke».

Gaur egun, artisautzaren aldeko apustua «berreskuratu» egin dela uste du, halaber, Huartek. Goi mailako joskintzarako eskaria hazi egin dela azaldu du, «1980ko hamarkadan bezala apaingarriak artisauek diseinatutakoak dira». Hori horrela, azoka artisauei «balioa ematea» eta «bigarren mailako» merkatuaren aurreiritziarekin bukatzea ezinbestekotzat jo du.
Pixkanaka bideari ekin dio Eskuz-lan elkarteak, eta dagoeneko hamabi artisauk gizarte segurantzan alta eman dutela adierazi du: «Eta 24 gara elkartean». Hondarribiko Gabonetako azokaz gain, Irunen lau etxola lortu dituzte Colon pasealekuan. Orain, «erregulartasunez» artisau azokak egitea bilatzen dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.