Bosgarren greba eguna izan dute Valbulas Zubiko langileek
Hitzarmen berri bat adostea eskatzen dute, zeinetan, KPIaren gainetik 0,75 puntuko soldata igoerak jasotzen diren, gaixotasunagatik diren bajetan soldataren %100 kobratzea bermatzen den, eta kategorien igoerak gauzatzen diren.
Astelehenean hasi zuten greba Valbulas Zubiko langileek, baina jada hitzarmen berri baten eskaera egiten hasiak ziren azaroan, hastean behin kalera irteten ziren enpresa hitzarmen berri baten negoziazioa aldarrikatzen.
Oarso Bidasoko ELAren arabera, orain greban daude enpresak ez duelako nahi negoziatu, eta gainera, gaur, bosgarren egun honetan, “enpresak mugitu gabe” jarraitzen duela salatu dute. Beraz, “gu ere ez gara hemendik mugituko akordioa lortu arte”, diote.
Hitzarmen berri bat adostea eskatzen dute, zeinetan, KPIaren gainetik 0,75 puntuko soldata igoerak jasotzen diren, gaixotasunagatik diren bajetan soldataren %100 kobratzea bermatzen den, eta kategorien igoerak gauzatzen diren.
Enpresak pandemia osoan zehar “normaltasunez” lan egin zuela eta azken hiru urteetan 2 milioi euroko irabaziak izan dituela jakinarazi dute.