Trafiko aldaketak erdigunean, Gabonetako Krosagatik
Larunbatean 13:00etatik aurrera eta 17:30ak arte, trafikoarentzat itxita egongo da erdigunea. Autobus zerbitzuak ere aldaketak izango ditu.
Larunbat honetan zirkulazioan aldaketak izango direla iragarri du Udaltzaingoak, 15:00etatik 18:00etara bitartean.
Hasteko, 13:00etatik aurrera, itxita egongo da Luis Mariano kalea autoentzat, eta taxi geralekua ez da martxan egongo. Gero, 15:00ak aldera, Colon ibilbideko errei bat itxiko dute, Gipuzkoa hiribidearen eta Francisco de Gainza karrikaren artean.
16:30ean Colon ibilbidea, Gipuzkoa hiribidea eta Hondarribia kalea osorik itxiko dituzte, bi noranzkoetan. San Migelgo auzotarrek, Anaka kalea hartu beharko dute auzotik irteteko. Ondoren, 16:40an, lasterkariek zeharkatuko dituzten bide guztiak itxiko dira: Anaka kalea, Donostia kalea, Zubi muxu plazatxoa, Hondarribia kalea, Colon ibilbidea eta Gipuzkoa eta Nafarroa hiribideak.
Gainera, L1, L2, L3 eta L4 autobus lineetan aldaketak izango dira ere. Informazioa udalaren orrialdean topa daiteke.