Olentzero eta Errege Magoen desfileak egingo dira Irunen
Udalak esan du osasun murriztapenei eta Lehendakariaren dekretuari egokitu ahal izateko aukerak aztertzen ari direla.
Olentzero eta Mari Domingiren etorrera nahiz Errege Magoen desfilea izango dira aurten Irunen. Azken asteotan koronabirus kasuek gora egin dutela kontuan hartuta, zenbait herritan desfile horiei begira jarri dira, eta Irunen, behintzat izango direla berretsi du udalak.
Hori bai, osasun neurrietara egokitu beharko direla onartu du, eta horretarako, bai Kultura arloa baita gainontzeko antolatzaileak ere osasun agintariei ezarritako murriztapenei eta Lehendakariaren dekretuei egokitzeko zein aukera dauden aztertzen ari direla esan du.