Jaialdi bikoitza Ficoban, Zetak eta Kulto Kultiborekin
KM0 jaialdiko kartel buru izango da Zetak, ostiralean, eta, larunbatean, Kulto Kultibok diska aurkeztuko dut zenbait gonbidaturekin.
Musika emanaldi bikoitza izango da asteburu honetan Ficoban. Ostiralean, batetik, KM0 jaialdia izango da. Bertan, Zetak talde nafarra izango da kartel buru. Horrekin batera, La Bona Dea, Slimfit eta Malforta bertako taldeak igoko dira oholtzara. Jaialdia 20:00etan hasiko da, eta 00:30 alderako bukatzea espero dute.
Larunbatean, berriz, Kulto Kultibok disko berria aurkeztuko du, eta zenbait gonbidatu ere izango direla aurreratu dute Ficobatik. Kasu horretan, 22:00etan hasiko da kontzertua 00:30 arte.
Bi egunetan kontzertuak 3. pabiloian izango dira, eta azaroaren 12an eta 13an egindako jaialdietan ez bezala, ez dela barra-zerbitzurik izango jakinarazi du Ficobak, osasun egoera eta, ezarritako murrizketengatik.