Papua Ginea Berria protagonista, aste honetako Zure Abenturaren Bilan

Ostegunean egingo da proiekzioa, eta gonbidapenak, saioa hasi baino 30 minutu lehenago eskuratu beharko dira, antzokian.

Sepik ibaia, dokumentaleko sekuentzia batean.

Papua Nueva Guinea dokumentala eskainiko dute, Amaia KZn, Zure Abenturaren Bila zikloaren baitan. David Lopez zuzendaria bertan izango da, eta Papua Ginea Berriko Sepik ibaiak bertako biztantzeentzat duen garrantzia islatzen saiatuko da lan horretan. 

Abenduaren 16an, 19:30etan hasita ahalko da bertaratu, eta gonbidapenak proiekzioa hasi baino 30 minutu lehenago lortu beharko dira antzokiko leihatilan. Ikus-entzunezkoa gazteleraz izango dela iragarri du udalak, azpititulurik gabe. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.