Trafiko aldaketak Alde Zaharrean, asteazken eta ostegunean
Santiago Konpostela kalean hobekuntza lanak egin behar dituztela eta, trafiko aldaketak iragarri ditu udalak.
Hondarribiko Udalak jakinarazi duenez, hobekuntza lanak egingo dituzte asteazkenean eta ostegunean Santiago Konpostela kalean. Horren ondorioz, trafiko aldaketak egongo direla Alde Zaharrean ezagutarazi du udalak.
«Alde Zaharreko sarrera eta irteera Juan Laborda kaletik egin beharko dute ibilgailuek, eta zirkulazioa semaforoen bidez erregulatuko da», adierazi du Juan Mari Altuna Hiritarren Segurtasunerako zinegotziak. Erantsi duenez, «bi egunetan Denda kaleko zirkulazioaren noranzkoa aldatuko da, eta debekatuta egongo da Leiba Jenerala kaletik sartzea. Alde Zaharretik irteteko, Murrua, Kale Nagusia, San Nikolas eta Juan de Laborda kaleak zeharkatu beharko dituzte ibilgailuek».