Udalak bertan behera utzi ditu asteburuko zenbait ekimen
Izotz pistan eta Zabaltza plazan egitea aurreikusita zeuden ikuskizunak izan dira kaltetutakoak. Eguraldi txarra dela eta utzi dituzte bertan behera.
Astebururako iragarri duten eguraldi txarra dela eta, Gabonetako kanpainako zenbait jarduera bertan behera utzi ditu Irungo Udalak.
Gaurko, abenduaren 10ean, izotz-pistan aurreikusita zegoen Disney panpinen dinamizazioa bertan behera utzi dute. Hortaz gain, izotz-pistan ere gaur eta bihar (abenduaren 11) izango ziren DJ emanaldiak atzeratu egin dira. Bada, abenduaren 23an eta 27an izango dira, hurrenez hurren.
Biharko aurreikusita zeuden zenbait ekimen ere atzeratu edo bertan behera utzi ditu udalak. Zabaltza plazan, arratsaldeko 18:00etan hasiko zen tango argentinar emanaldia eta 20:30ean izatekoa zen Demodet Quartet taldearen emanaldiak bertan behera gelditu dira batetik; eta Santiagoko Deabruen kalejira abenduaren 17ra (ostirala) atzeratu dute bestetik, Iparralde Hiribidearen eta Zabaltza plaza artean, 19:00etik 20:00etara.
Pio XII.a plazako Gabonetako bolaren argiztapena ere, bertan behera gelditu da.