Kosta kalea berriritartzeko hirugarren bilera ospatuko da asteazkenean
Hitzordua arratsaldeko 19:00etan izango da, Amute-Kosta auzo elkartean. Parte hartzera dei egin diote interesa duen herritar orori.
‘Hondarribia mugitzen ari da’ ekimenaren baitan, herriko zenbait kale berriritartzen eta asfaltatzen ari da Hondarribiko Udala. Hori dela eta, abenduaren 15ean, asteazkena, Kosta kalea berriritartzeko hirugarren bilera parte-hartzailea ospatuko dute. Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotziaren esanetan, Kosta kalearen diseinu kolaboratiborako ezinbestekoa da herritarren parte hartzea.
Horregatik, datorren asteazkenean arratsaldeko 19:00etan egingo dute bilera, Amute-Kosta auzo elkartean. Halaber, herritarren iritziak jaso nahi dituela azpimarratu du udalak.