Elkarretaratzea egin du Osasun Bidasoa plataformak, Bidasoa ospitalearen atarian
Bihar 18:00etan San Juan plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzera deitu dituzte herritarrak.
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2021/12/photo1639135916-copia.jpg)
Bigarren elkarretaratzea egin du Osasun Bidasoa plataformak, Bidasoa ospitalearen atarian. Ebakuntza gelak ez ixteko eskatu dute, eta bihar 18:00etan San Juan plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia egin diete Irun, Hondarribia eta Bortzirietako herritarrei.
Bestalde, gaur arratsaldean, 18:30ean, Hondarribiko Kultur Etxean Zer dago jokoan Bidasoa ospitalean? deituriko hitzaldia egingo da.