Datorren astean zehar, jostailuak jasoko ditu Gurutze Gorriak
Familia babesgabeetako haur eta umeak artatu nahi dituzte ekimen honen bidez, baina ez dituzte edonolako jostailuak jasoko.
Hondarribiko Gurutze Gorriak ‘Haien eskubideak jokoan’ kanpaina abiatu du, ‘Heziketarako Jostailua’ egitasmoaren baitan. Horrela, egoera babesgabean dauden familietako haur eta umeei jostailuak eskaini nahi dizkiete, haurron heziketa bideratzeko hain zuzen.
Dena den, jostailuak eman nahi dituzten erabiltzaileek hainbat baldintza bete beharko dituzte. Hala nola, jostailuak berriak eta jasangarriak izan behar dira, heziketa sustatu behar dute, era kolektiboan erabili daitezkeenak izan behar dira (mahai-jolasak, esaterako), eta bortizkeria sustatzen ez dutenak.
Horretarako guztirako, hurrengo egun eta orduetan Molla Ibilbidea 7 helbidean egongo dira, Gurutze Gorriaren Hondarribiko egoitzan, alegia:
- Abenduaren 13, astelehena: 16:00etatik 20:00etara.
- Abenduaren 14, asteartea: 16:00etatik 20:00etara.
- Abenduaren 15, asteazkena: 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 17:00etara.
- Abenduaren 16, osteguna: 16:00etatik 20:00etara.
- Abenduaren 17, ostirala: 09:00etatik 11:30era.