Haurren Olentzero jaialdian izen ematea etzi itxiko da
Jabier Ugarte kalean kokatutako Gazte Zerbitzuan eman beharko dute izena interesdunek, hilaren 11 baino lehen.
Hondarribiko Udaleko Hezkuntza departamentuak gogorarazi duenez, haurren Olentzero jaialdian parte hartzeko izen emate epea etzi (hilak 11) itxiko da. Interesdunek Jabier Ugarte kalean kokatutako Gazte Zerbitzura jo beharko dute.
Parte hartu nahi duten lagunek 16 urtetik beherakoak izateaz gain, euren taldearen izena agerian eraman beharko dute. Taldeek hamar eta hamabost lagun artekoak izango dira.
Hori horrela, hilaren 24an, Madalen karrikako plazan aurkeztuko dituzte Olentzeroak, goizeko 11:30ean. Olentzero abestea ezinbestekoa izango da.