Oiasso museoak bi hitzordu lotu ditu astebururako
Batetik, Albert Angles Minguell, Vindalandako egunerokotasunari buruz arituko da, eta bestetik, Ainara LeGardonek kontzertua eskainiko du.
Asteburu honetarako bi proposamen landu ditu Oiasso museoak. Alde batetik, Hadrianoren harresia erakusketa dago ikusgai, eta honen harira, Albert Angles Minguellek, Vindalandako indusketetan aritutakoak, bertako eguneroko bizitzari buruzko hitzaldia egingo du ostiralean, 19:00etan hasita.
Bestetik, Ainara LeGardon bakarlari bizkaitarrak kontzertua eskainiko du. Zazpi lan ditu argitaratuak musikariak, eta emanaldia larunbatean (hilak 11 da) izango da, 19:00etan ere. Gonbidapenak ostiral honetan lortu ahalko dira 10:00etatik aurrera, museoan bertan.