Emakumeak eta boterea Hondarribian hizpide izango ditu Maria Jose Noainek
Emakumeen Aztarnak Hondarribian egitasmoaren baitan, bigarren hitzaldia eskainiko du ikertzaileak hilaren 17an, Kultur Etxean.
Las mujeres y el poder: Reinas y princesas en Hondarribia izenpeko hitzaldia eskainiko du Maria Jose Noain ikertzaile, arkeologo eta antropologoak hilaren 17an, Kultur Etxean (19:00). Sarrera librea izango da edukiera bete arte. Parean elkarteak bultzatutako Emakumeen Aztarnak Hondarribian proiektuaren baitan antolatutako bigarren saioa izango da.