Real Union kanporatu dute Erregearen Kopako lehen kanporaketan
2-0 hartu du mendean Palentziako Cristo Atlético taldeak, eta agur esan behar izan dio aurtengo ekitaldiari. Bigarren zati osoari jokalari bat gehiagorekin ekin zion arren, ez zuen markagailua irauli Irungo taldeak
Bart arratsaldean Cristo Atléticoren aurka jokatu zuen, eta 2-0 galdu zuen Irungo futbol-taldeak. Aurtengo Errege Kopako lehen kanporaketa Palentzian jokatu zen, baina aurkaria maila bat beheragokoa izanik ere, ezin izan zuen aurkaria garaitu. Beraz, agur esan dio Real Unionek aurtengo ekitaldiari.
Bigarren minutuan aurreratu zen Cristo Atlético, eta lehenengo zati osoan menderatu zuen jokoan Real Union. 40. minutuan Juan Silva etxeko jokalaria kanporatu bazuen ere epaileak, lehenengo zatia amaitu aurretik bigarren gola eskuratu zuen etxeko taldeak. Bigarren zatian zehar saiatu egin ziren arren, Real Unionek ez zuen markagailua iraultzea lortu.