COVID-19a: Irungo eta Hondarribiko tasa, 1.000ren bueltan
Astelehenetik asteazkenera 196 kutsatu gehiagoren berri izan dute osasun zerbitzuek Irunen eta Hondarribian. Tasak, oso gorrian.
Azken egunetan etenik gabe egin dute gora COVID-19 positiboek Irunen eta Hondarribian. Astelehenetik asteazkenera, adibidez, 196 kutsatze gehiago atzeman dituzte osasun zerbitzuek. Joan den asteko epe berberean, azaroaren 22tik 24ra, 145 izan ziren kutsatutakoak. Horren eraginez, bi herrietako 100.000 biztanleko tasak oso gora joan dira: Irungoa 948koa da, eta Hondarribikoa 1.036koa.
Jarraian, bi herrietako datu eguneratuak, gaur Osasun Sailak zabaldu duen txostenetik ateratakoak:
- Irun. Tasa: 948 (joan den asteko asteazkenean 578koa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena): 50-50-48.
- Hondarribia. Tasa: 1.036 (joan den asteko asteazkenean 641ekoa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena): 16-18-14.