Erdi Aroko Pintxo Lehiaketa birtuala, abian
Tatapas gastrotekako Adur Arrieta sukaldariak ordeztuko du Hondarribia; sare sozialetako erabiltzaileen botoen bitartez erabakiko da irabazlea.
Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sareak 2021eko Erdi Aroko Pintxo Lehiaketa abiatzea erabaki du, formatu birtualean. Gaurtik hilaren 17ra bitartean sare sozialen bitartez bozkatu ahal izango dute erabiltzaileek, eta haien botoek erabakiko dute irabazlea. Adur Arrieta Tatapas gastrotekako sukaldariak ordezkatuko du Hondarribia Sutondoan sorkuntza gastronomikoarekin.
2020ko etenaldiaren ondotik, eta aurten bizitako egoerari erreparatuta, online txapelketa antolatzea erabaki dute bultzatzaileek. Erdi Aroko sarea osatzen duten bederatzi hiriek ordezkari bana izango dute, eta bideo errezeta batekin parte hartuko dute. Facebook, Instagram eta sarearen webgunean (gazteleraz) bertan ikus daitezke bideo horiek. Erabiltzaileek gehien bozkatutako pintxoa izango da irabazlea.