Aurrekontu "aurrerakoia" lortzeko hainbat zuzenketa aurkeztu ditu PSE-EEk
Sozialisten arabera, alokairura eta familiei bideratutako diru laguntzak, tokiko ekonomia eraldatzeko proposamenak eta beste hamaika dira aurkeztutako zuzenketak.
Hainbat zuzenketa aurkeztu dizkio PSE-EEren udal taldeak EAJren tokiko gobernuak proposatutako aurrekontu zirriborroari, sozialistek ezagutarazi dutenez. 2022. urteko udal aurrekontua “aurrerakoia” izan dadin egindako proposamenak direla zehaztu dute, eta guztira, 31 emendakin dira. Abenduaren 2an, ostegunarekin, egingo du Hondarribiko Udalbatzak aurrekontuen osoko bilkura.
Alokairura bideratutako etxebizitza sozialak eta familiei zuzendutako diru laguntzak, tokiko ekonomia turismoaren “menpe” egon ez dadin bestelako jarduera batzuen aldeko apustua, komertzioak laguntzeko eta mugikortasunean eragiteko zuzenketak dira, besteak beste, aurkeztutakoak.