Eguraldia medio Kultur Etxera lekualdatu du Parean-ek biharko paseoa
Emakumeen Aztarnak Hondarribian proiektua gizarteratzeko paseo historikoa ez egitea erabaki du Parean elkarteak.
Biharko antolatutako paseo historikoa hitzaldi bihurtu du Parean elkarteak. Emakumeen Aztarnak Hondarribian proiektua gizarteratzeko paseo historikoa egitekoa zen elkartea. Hala ere, iragarritako eguraldia medio, ibilbidea bertan behera utzi eta egitasmoa jendarteratzeko lehen pausoa Kultur Etxean ematea erabaki dute.
Ordubeteko iraupena izango du solasaldiak, 11:00etan hasita. Interesdunek ondoko estekan eman dezakete izena.