COVID-19a: 145 kutsatu astelehenetik Irunen eta Hondarribian
Irunen bakarrik 121 positibo gehiago jaso dituzte osasun zerbitzuek azken hiru egunetan. Hondarribiko tasa 641era igo da.
COVID-19ak eragindako egoera makurtzen ari da Irunen eta Hondarribian. Astelehenetik, aspaldi jasotzen ez ziren datuak izan dira bi herrietan: Irunen 121 positibo atzeman dituzte osasun zerbitzuek, eta 24 Hondarribian. Tasek, beraz, nabarmen egin dute gorantz bi herrietan.
Osasun Sailak gaur eman ditu azken egunetako datuak. HITZAk horiek egokitu ditu, Hondarribiko eta Irungo ikuspegitik. Jarraian horien laburpena.
- Irun. Tasa: 578 (igandean 448koa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena): 51-31-39.
- Hondarribia. Tasa: 641 (igandean 588koa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena): 11-7-6.