[Galeria] Indarkeria matxista eta bikarioaren aurka elkarretaratu dira hondarribiarrak
Dozenaka lagunek erantzun diote Emeki emakume elkarteak egindako deialdiari; indarkeria matxista eta bikarioaren aurka ahotsa goratu dute herritarrek
A25 Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguneko elkarretaratzearekin bat egin dute dozenaka herritarrek. Emeki emakume elkarteak deituta, indarkeria matxista eta bikarioaren aurka ahotsa goratu dute Martxoak 8 plazan bildutako hondarribiarrek.
Eguraldiak lagundu ez duen arren, hainbat izan dira deialdiari erantzun dioten herritarrak. Indarkeria sexistarik ez, aski da! eta Biolentziaren aurrean ez ixildu, ez eta albora begiratu. Bortxatutako emakume gehiagorik ez lelopeetan, indarkeria matxistarekiko gaitzespen osoa adierazi dute bertaratutako lagunek. Hamarnaka tximeleta morek lagundu dute protestan, indarkeria matxista eta bikarioaren aurkako askatasun ikur gisa.
Rosa Gomez Hondarribian egokitutako olerkigileak biolentzia matxista pairatutako emakumeak omendu ditu gazteleraz irakurritako poemaren bidez. Eraildako emakumeak zein euren egunerokoan tratu txarrak sufritzen dituztenei euren berotasuna helarazi diete bertaratutakoek.
Elkarretaratzea amaituta, Itsas Etxea Auditoriumera abiatu dira La historia de todas nosotras film luzearen proiekziora.
Ondokoa da protestan bildutako argazki galeria.